Azokara familiartean! – ¡Al mercado en familia!

San Sebastian Region-en ditugun azoka paregabeak bisitatzea familian egin daitekeen planik hoberenetarikoa da. Bertako produktuak ezagutzeko eta baserritarrei mimoz landu dutena zuzenean erosteko aukera ematen digu. Gure goi mailako gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukera paregabea da. Babarrunak, eztia, Idiazabalgo gazta, Errezilgo sagarrak, tomateak, onddoak… produktu bakoitzak, bere leku eta garai propioa dute. Ez ahaztu erosketa poltsa eramatea, ziur zerbait erosiko duzula eta.

Visitar los magníficos mercados que tenemos en San Sebastian Region es uno de los mejores planes que se pueden hacer en familia. Conocer el producto local y comprarlo directamente a las y los baserritarras que con todo el mimo del mundo lo cultivan. Conocer el secreto mejor guardado de la altísima calidad de nuestra gastronomía. La alubia, la miel, el queso Idiazabal, la manzana de Errezil, los tomates, los hongos… cada producto tiene su lugar y su temporada señalada. No te olvides de llevar una bolsa de la compra porque acabarás comprando algo.

Tolosako Azoka / Mercado de Tolosa


Euskal Herriko azoka ezagunenetariko batera bidaiatzeko proposamena egiten dizugu. Hiru gunetan dago antolatuta Tolosako azoka: Zerkausian bertako eta sasoiko produktuak, Berdura plazan landareak eta loreak, eta Euskal Herria Plazan kanpoko produktuak eta ehungintza produktuak.

El mercado de Tolosa está considerado como uno de los más típicos de Euskadi y ocupa tres escenarios diferentes: en el recinto del Tinglado (o Zerkausia) se venden los productos autóctonos más representativos de la zona, la Plaza Verdura acoge un mercado de flores y plantas, y en la Plaza Euskal Herria se ponen a la venta productos foráneos y textiles.

Noiz: larunbat goizetan
Cuándo: sábado por la mañana
www.tolosaldea.eus

Ordiziako Azoka / Mercado de Ordizia


Azoken Azoka. Zalantzarik gabe Ordizikoa da azokarik garrantzitsuena. Espainiko azoka zaharrenetarikoa da Ordizikoa, 1512. urteaz geroztik ospatu dena etenik gabe. 40 ekoizle baino gehiago biltzen ditu azoka erraldoi honek, garaiko produktu hoberenekin: barazkiak, frutak, perretxikoak… baita loreak ere.

El mercado de los mercados. Ordizia acoge uno de los mercados más antiguos de España, ya que lleva funcionando ininterrumpidamente desde 1512. Inmenso mercado que reúne a más de 40
productores que ofrecen el mejor producto de temporada: verduras, frutas, setas… y hasta flores.


Noiz: asteazken goizetan
Cuándo: miércoles por la mañana
www.goierriturismo.com

Azpeitiko Azoka / Mercado de Azpeitia


Azpeitiko baserritarrak zorionekoak dira, azoka gune guztiz eraberritu bat baitute. Leku berean ere Elikagune aurkitzen da, Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten
diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua.

En Azpeitia los baserritarras (productores locales) están de enhorabuena ya que estrenan un nuevo recinto donde celebrar su tradicional mercado. En el mismo lugar se encuentra Elikagunea, una tienda de productos exclusivamente autóctonos, que provienen de 150 km a la redonda. Con espacio de formación, cocina, degustación y carnicería Basque Label.

Noiz: astearte goizetan/
ostiral arratsaldetan
Cuándo: martes mañana/viernes tarde
www.urolaturismo.eus

Bergarako Azoka / Mercado de Bergara


Bergara Gasteiztik kostaldera erdibidean kokaturik dago. Kokapen pribilegiatu horri esker historian zehar merkataritza gune garrantzitsua izan da. Ostegunero ospatzen duten azokan
bertako ekoizleek garaiko produkturik hoberenak eskaintzen dizkigute.

Bergara está estratégicamente situada en el camino de Vitoria hacia la costa, y ha sido históricamente lugar de mercadeo y confluencia de mercaderes. Su mercado semanal de los jueves es punto de encuentro de los productores autóctonos de la zona que llevan el mejor producto de temporada.

Noiz: ostegun arratsaldetan
Cuándo: jueves por la tarde
www.turismoidebagoiena.eus

www.sansebastianregion.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *