Gaurko gomendioa… Mortina

Heriotza ez da inoiz hain dibertigarria izan. Zonbi neska izugarri dibertigarri baten abenturak.

Mortina neskatoa da, baina ez da besteak bezalakoa: neska zonbia da. Villa Decadenten bizi da bere izeba Angustias eta beti berarekin dabilen Betilunekin, bizirik edo hilda dagoen jakitea zaila den txakurrarekin. Mortinak bere adineko lagunak izatea nahiko luke, haiekin joastu eta ondo pasatzeko, baina izekok ez dio uzten besteen aurrean agertzen; izan ere, jendea ikaratuko luke.  Halako egun batean, ezusteko aukera du: Halloween jaia! Mortinak ez du mozorrorik behar… Baina zer gertatuko da beste umeak Mortinak mozorrorik ez daramala jabetzen direnean?

Abiapuntu horretatik Barabara Cantinik bost liburuz osaturiko bilduma eskaintzen digu. Bertan Mortinaren abentura dibertigarriak kontatzen ditu. Istorio entretenigarri eta koloretsuak, lehen irakurleen gozamenerako. Gainera azken alean, Jolastu eta Sortu Mortinarekin, jolas eta eskulan ezberdinak aurkituko dituzu. 

Barabara Cantini Florentzian jaio zen 1977an. Graduatu ondoren, animazio zineman lizentziatu zen. BAIrako telesaail desberdinetan animatzaile lanetan aritu zen 2011ra arte, «Urteko Ilustratzailea» lehiaketa irabazi zuen arte. Harrezkero denbora osoa eskaini dio ilustrazioari, argitaletxe estatubatuar, ingeles eta italiar desberdinekin lanean.

Florentzia inguruan bizi da senarrarekin, bere bi alabekin, hiru katuekin eta hamster oso ausartarekin.

Ezagutu Mortinaren abenturak, zihur primeran pasako duzula eta! 

 

 

Izenburuak:

Montina, barrez lehertzeko moduko istorioa

Mortina eta adiskide mamua

Mortina eta lehengusdu biziki esnoba

Mortina eta Misterio aintzirako oporrak 

Jolastu eta sortu Mortinarekin 

Testua: Barbara Cantini

Ilustrazioa:  Barabara Cantini

Adina:  7 urtetik aurrera

Argitaletxea: Mezularia

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *