Gaurko gomendioa… Orgi eta Zuhaitz

Orgi eta Zuhaitz elkarren ondoan bizi dira. Euren arteko adiskidetasuna gauza txikiz osatuta dago…
Oso aspalditik dira elkarren lagun…
Eta bi adiskideen inguruan, behin eta berriro igarotzen dira udaberria, uda, udazkena eta negua.

Denboraren eta naturaren inguruan jira bira dabilen bi lagunen arteko adiskidetasunari buruzko istorioa da Orgi eta Zuhaitz. Irakurle goiztiarrentzako euskerazko liburu polita.

Orgi eta Zuhaitz bizilagunak eta lagunik onenak ere badira. Euren arteko adiskidetasuna gauza txikiz osatuta dago: elkarrekin igarotzen dituzten ordu zoragarriez, elkarri egindako opari eder eta ez hain ederrez, eztabaidez eta adiskidetzeez, festa zoragarriez eta elurrezko bolekin egindako borrokez.  Bi lagun hauen bizitza urtaroen bitartez ezagutzeko aukera paregabea da Orgi eta Zuhaitz.

Denboraren jaon-etorria eta erlazioen gorabeherak deskribatzen dizkigu liburu honek. Baita urtaroek naturan duten eragina ere. Urtaroz urtaro, bi lagunen arteko haserre eta adiskedetzeez hitz egiten digu, egun on, ez hain on eta txarrez, baita hauen egunerokotasuna osatzen duten ekintza txikien garrantziaz ere.

Pretentsio handirik gabeko historio xume baten bitartez irakurlea entretenitu eta tarte dibertigarri bat oparitzen duen librura da Orgi eta Zuhaitz. Eguneroko gauza txikiak nabarmenduz hauen balorea azpimarratzen digu.

Liburu honen egileak Karen Hottis idazlea eta Delphine Renon ilustratazile frantziarrak dira. 2017an argitaratu zen lehenik frantzieraz eta 2018an euskarara hitzuli zen.

 

Izenburua: Orgi eta Zuhaitz

Testua: Karen Hottois  

Ilustrazioa:  Delphine Renon

Adina:  6 urtetik aurrera

Orrialde kopurua: 64

Argitaletxea: Ttarttalo 

Lehen argitalpena : 2018 

 

 

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *