Gaurkoan gomendioa… Martin

Martin nire lagunik onena da. Baina ez da besteak bezalakoa. Edo hobi dipte besteek. Marrubiak jatea gustatzen zaio; baina sudurretik. Alkondarak janztea du gogoko; baina botoi guztiak lotuta.

Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarria. Sentsibilitatez jositako liburua da Martin, ilustrazio bakoitzean, lerro bakoitzean liburua zeharkatzen duena.

Lazarillo Saria 2015 aho batez lortu zuen bilduma ilustratu honetan testuaren eta ilustrazioaren arteko harmonia nabarmetzen da, pertsonaien adierazkortasuna eta helarazten duen sentsibilitatea, desberdintasuna eta bakuntasuna omenduz.

Benetako adiskidetasunaz hitz egiten digu samurtasunez. Lagunekiko maitasunaz, leialtasunaz eta, noski, ikasle bereziek bizi duten errealitate ez hain errazaz; eskolan eta munduan integratzeko zailtasunak azaleratzen dizkigu. 

Liburu benetan hunkigarri eta hezitzailea familia guztiarentzat.

 

Izenburua: Martin

Testua: Alaine Agirre

Ilustrazioa:  Maite Gurrutxaga

Adina:  6 – 8 urte bitartean

Orrialde kopurua: 32

Argitaletxea: Elkar  

Lehen argitalpena : 2016 

 

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *