Gipuzkoa familia artean – Gipuzkoa en familia

Leitzaran Biotopoa / Biotopo de Leizarán

Leitzarango haran zoragarria Biotopo babestua deklaratu dute, Leitzaran ibaiaren inguruko basoaren kalitateagatik. Oso habitatua ez den gunea da, non historikoki bertako uren indarraren aprobetxamendu intentsiboa egin izan den burdinola eta errotekin. XX. mendearen hasieran meatzaritzako burdinbide bat eraiki zuten, haran osoa zeharkatzen zuena: Plazaola, orain mendizale eta txirrindularientzako Bide Berde bihurtua. Haranera Andoaindik heltzen da. Hilabete epeletan familiak etorri ohi dira haran honetako naturaz eta basoaren eta ibaiaren freskuraz gozatzera.

El precioso valle de Leizarán, declarado Biotopo protegido por la calidad del bosque alrededor del río Leizarán, es una zona poco habitada, donde históricamente se ha hecho un aprovechamiento intensivo de la fuerza de sus aguas con ferrerías y molinos. A principios del siglo XX se construyó un ferrocarril minero que recorría todo el valle, el Plazaola, que actualmente se ha reconvertido en Vía Verde para senderistas y ciclistas. El acceso al valle se realiza por Andoain. Es un valle muy frecuentado por las familias en los meses cálidos, donde se puede disfrutar de la naturaleza y de la frescura del bosque y el río.

Urkulu Urtegia / Embalse de Urkulu

Paisaia zoragarri hau Aretxabaletan dago. Urkulu urtegia, 6.5 kilometro inguruko ibilbidea eskaintzen diguna, naturarik ederrena biltzen duen urmael txiki bat da. Gune bukolikoa.

Un maravilloso paisaje, ubicado en la localidad de Aretxabaleta. El pantano de Urkulu, con su paseo alrededor de 6.5 kilómetros, es un pequeño remanso de la más bella naturaleza. Un enclave bucólico.

Ur Mara

Ur Mara edertasun naturalari eta artearekin duen harremanari behatzeko lekua da. Natura-ingurunean dago, Alkizan; azalera gehiena basoa da, pagoz, lizarrez, haritzez eta iratzez beterik. Bertan daude Koldobika Jauregiren lanak ikusgai, Eduardo Chillida eskultorearen bekadun bakarrarenak.

Ur Mara es un lugar para contemplar la esencia de la belleza natural y su relación con el arte. Situado en pleno entorno natural, en Alkiza, la mayor parte de su superficie es un bosque repleto de hayas, fresnos, robles y helechos, donde se exponen las obras de Koldobika Jauregi, único becado por el escultor Eduardo Chillida.

Arditurriko Bide Berdea / Vía Verde de Arditurri

Arditurriko Bide Berdea naturarekin eta historiarekin topo egiteko ateak zabalik dituen lekua da. Oiartzungo udalerrian dago, Aiako Harria itzelaren oinean, eta Oiartzun ibaiaren ondotik doa. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide esklusiboa, ordu gutxi batzuetan 2.000 urte baino gehiagoko historia biltzen duen ibilbidea egiteko aukera ematen duena.

La Vía Verde de Arditurri es una puerta abierta al encuentro con la naturaleza y la historia. Está situado en el término municipal de Oiartzun a los pies de la imponente Aiako Harria y transcurre paralelo al río Oiartzun. Camino exclusivo para peatones y ciclistas que permite recorrer en unas pocas horas una distancia que abarca más de 2.000 años de historia.

www.sansebastianregion.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *