Kutxa Ekoguneko Abeletxea

Larrez, harrobiz eta basoz osatutako 6 hektareako lurraldea, eta protagonista nagusiak, animaliak. Ahuntz, txerri, ardi, asto, oilo eta beste askoren bizileku da Kutxa Ekoguneko Abeletxea, eta guk, gizakiok, haien gonbidatu izateko aukera dugu.

Ibilbide honetan, animaliak ikusteaz haratago, haiei buruz ikasteko eta haiekin batera gozatzeko eta bizipenak partekatzeko aukera du bisitariak. Talde txikitan eta beti Abeletxeko kide baten laguntzaz, beraien bizileku diren aintziran, etxoletan, larreetan eta basoan barneratuko zara beraien bila.

Topatzean, esperientzia oso bereziak bizitzeko aukera izango duzu: baserritar sentitu, bisita basatian murgildu, plazako ikuskizunetaz gozatu, lasto artean ipuinekin amestu, animaliekiko enpatia landu, eta animalien hizkuntza ulertzen ikasi, beste askoren artean.

Ireki ondo begiak eta jokatu errespetuz, Kutxa Ekoguneko Abeletxeak esperientzia gogoangarri batean murgilduko zaitu.

 

Un espacio de 6 hectáreas compuesto de prados, canteras y bosques donde los protagonistas principales son los animales. Kutxa Ekoguneko Abeletxea es el hogar de cabras, cerdos, ovejas, burros, gallinas, gansos… y las personas tendremos la oportunidad de ser sus invitados. 

Un recorrido donde, más allá de ver animales, se puede aprender sobre ellos, disfrutar y compartir experiencias junto con ellos. En grupos reducidos, y siempre de la mano de Abeletxea, nos adentraremos en el bosque, los prados, el lago y sus cobertizos, en su búsqueda. 

Cuando demos con ellos, tendremos la oportunidad de vivir experiencias muy especiales: sentirnos granjeros por un día, sumergirnos en una visita salvaje, disfrutar de las exhibiciones de la plaza, soñar con los cuentos entre paja, trabajar la empatía con los animales, aprender su lenguaje, y mucho más. 

Abre bien los ojos y muévete con respeto, y Kutxa Ekoguneko Abeletxea te sumergirá en una experiencia memorable.

 

Erreserbatu zure plaza!/ ¡Reserva tu plaza!

www.ekogunea.eus/ Tel. 943 55 20 20

Resultado de imagen de kutxa ekogunea logo

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *