Ikertu pentsatuz / Investiga pensando- Kutxa Kultur

Filosofia Haurrentzat –  Filosofía para niñas y niños

Ikertu pentsatuz, doako kutxa kultur tailerra haurrak filosofiara hurbiltzeko. Animatu!

Investiga pensando, un taller gratuito de kutxa kultur para acercar a los niños a la filosofía. Anímate!

PENTSATUZ IKERTU tailerra, 8-11 urtekoentzat

 

Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu?

Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu?

Kutxa Kulturren zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan daude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere!

 

Taller INVESTIGA PENSANDO, para niños y niñas de 8-11 años

 La vida, nuestro planeta y el universo esconden muchos temas misteriosos. ¿Sabes cuáles son? ¿Alguna vez te has hecho preguntas al respecto? ¿Quieres saber más?

Investigando y explorando juntos el mundo de las ideas, podemos descubrir grandes asuntos. ¿Te gustaría pensar sobre esos misterios con un grupo de amigos? ¿Quieres compartir tus opiniones? ¿Escuchar las de otras personas de tu edad? ¿Mantener un diálogo sobre lo que pensáis?

¡Estamos deseando conocer tus puntos de vista! Lo que tú digas, importa mucho. ¡Todos somos detectives y exploradores! Anímate tú también. 

 

Zer dira Haur Filosofia saioak?

Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria.

Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute.

FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKAR. Hauetako batzuk:

  • Arrazoiak eman eta eskatu elkarrizketaren testuinguruan
  • Galderen formulazio filosofikoa
  • Entzutea, errespetua, enpatia
  • Hipotesiak formulatzea
  • Ondorioztatzea
  • Irizpide propioaren bidez ideiak antolatu eta adieraztea
  • Aukera ezberdinen aurrean hausnartzea
  • Arazoen ebazpenerako irudimen morala erabiltzea

 

Gurasoentzako, beste senitarteko edo irakasleentzako saioa (abenduaren 19an)

Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian edo eskolan, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko. Nahiko zenuke deskubritu…

  • Zer den elkarrizketa filosofikoa?
  • Nola lagundu pentsamendu gogoetatsu, autonomo eta sortzailea pizten?
  • Ze baliabide dauden proposamen honen inguruan?
  • Zer esan nahi duen modu enpatikoan elkarrekin komunikatzea?

 

¿Qué son las sesiones de Filosofía para niños y niñas?

Niñas y niños son pensadores natos. Nacen con una actitud activa hacia el aprendizaje, quieren explorar, descubrir, saber. Sus mentes están llenas de preguntas interesantes. No en vano, la predisposición filosófica del ser humano (su sed de saber, el ponerlo todo en cuestión…) es el origen de todo conocimiento.

Estas sesiones se proponen alentar esas características propias de la infancia. De forma lúdica, en un ambiente tranquilo e íntimo, se facilitará el diálogo filosófico, que es la forma de comunicarse con empatía y respeto. Pensando, escuchando a los demás, compartiendo opiniones con el grupo, explorarán e investigarán en torno al mundo de las ideas. Esta metodología, innovadora en nuestro entorno, utiliza arte, juegos o literatura, entre otros recursos, para abrir la senda del diálogo.

 

ALGUNOS DE LOS BENEFICIOS DE LA PRÁCTICA DE LA FILOSOFÍA:

  • Ofrecer y pedir argumentos en el contexto del diálogo
  • Formulación filosófica de las preguntas
  • Escuchar, respetar, mostrar empatía
  • Formular hipótesis
  • Llegar a conclusiones
  • Organizar y expresar ideas a través del criterio propio
  • Reflexionar ante distintas posibilidades
  • Utilizar la imaginación moral para la resolución de problemas

 

Sesión para padres y madres, otros familiares o profesores (19 de diciembre)

Mediante esta actividad, tendréis ocasión de descubrir algunos de los recursos lúdicos, creativos y reflexivos que existen en torno a la propuesta de Filosofía para Niños. Así como incorporar ideas útiles para desarrollar en familia o en la escuela.

¿Te interesa descubrir…?

  • ¿Qué es un diálogo filosófico?
  • ¿Cómo favorecer un pensamiento reflexivo, autónomo y creativo?
  • ¿Qué recursos existen en torno a esta propuesta?
  • ¿Qué significa comunicarnos de manera empática?

 

 Udazken saioak:

  • NON/ DÓNDE: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)
  • NOIZ/ CUÁNDO: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:
    • Urriaren 17 eta 31ean /17 y 31 de octubre
    • Azaroaren 7 eta 21ean  / 7 y 21 de noviembre
    • Abenduaren 12 eta 19an (azken hau saio bikoitza izango da; haurrak areto batean egongo dira eta familiako norbait beste batean) / 12 y 19 de diciembre (esta última sesión será doble, los niños/as estarán en una sala y alguna persona de la familia en otra).
  • ORDUTEGIA/ HORARIOLarunbata arratsaldetan/ sábados por la tarde. 17:00etatik 18.30era / 17:00h-18:30h
  • IZEN-EMATEAK/ INSCRIPCIONES: DOAKOA-GRATUITA. Irailaren 17tik urriaren 14ra arte / del 17 de septiembre al 14 de octubre. Inscripciones aquí 
  • Izen-ematea saio guztietarako izango da. Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da baita ere. / La inscripción del niño o niña significa la inscripción también de la familia.
  • ADINA/ EDAD: 8 eta 11 urte bitartekoentzat/ de 8 a 11 años de edad.
  • HIZKUNTZA/ IDIOMA: Euskaraz. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera./ En euskera. La sesión para la familia se realizará en bilingüe, en función de las necesidades del grupo.

 

Convocatoria Kutxa Kultur Enea — Danza.es

www.kutxakultur.eus 

 

 

 

 

 

2 Respuestas a “Ikertu pentsatuz / Investiga pensando- Kutxa Kultur

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *