Programación familiar en el Museo San Telmo/ Familientzako programazioa San Telmon

Urrian hasi eta Aste Santura bitarte, familiak izango dira San Telmo Museoan larunbat arratsaldeetako protagonista, gai, diziplina eta adin ezberdinentzako eskaintza biltzen duen programazioari esker

El público familiar será protagonista los sábados por la tarde en el Museo San Telmo desde octubre hasta Semana Santa, con actividades de distintos temas y disciplinas, creadas para diferentes edades

Sendo eta egonkortuta dago jadanik San Telmo Museoak ikasturtean zehar familiei eskaintzen dien programazioa. Aurtengoan ere, museoak proposamen ezberdin ugari aurkezten ditu urrian hasi eta Aste Santura bitarte. Jarduera hauen helburua museoa familien aisialdirako gune ireki bihurtzea da eta, horretarako, familientzat bereziki diseinatutako jarduerak eskainiko ditu.

2019-2020 programazioak 33 jarduera biltzen ditu guztira, gehienak 6-12 adin tarteari zuzenduta daude, baina horietatik 10 jarduera 6 urtetik beherakoei zuzentzen zaizkie.

Hitzordu gehienak larunbatetan dira, 17:00etan hasita, eta jarduerak euskaraz burutzen dira nagusiki. Prezioa, oro har, 5 euro familiako. Kasu batzuetan, dena den, doakoak izango dira, eta aurrez izena eman beharko da. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.

Haur eta familientzako programazioan dauden jarduera hauetaz gain, Gabonetan haurrentzako ikuskizunak ere egingo dira museoan, eta Aste Santuan, bestalde, programazio berezia antolatuko dugu, artisautzarekin erlazionatuta.

La programación dirigida a las familias en el Museo San Telmo se encuentra ya consolidada. Este curso también, el museo ha preparado una atractiva y variada programación, desde octubre hasta Semana Santa. El objetivo de estas propuestas es que el museo sea un espacio abierto para el ocio familiar, con actividades diseñadas especialmente para ellas.

La programación 2019-2020 reúne un total de 33 actividades, la mayoría dirigidas la franja de edad de 6 a 12 años, y entre ellas 10 se dirigen a menores de 6 años.

La mayoría de las actividades se celebrarán los sábados, a las 17:00 horas, y en euskera. El precio de 5 euros por familia, aunque en algunos casos serán gratuitas y con inscripción previa (consultar programación). Este años, por primera vez, las socias y socios podrán adquirir las entradas para todo el programa desde el principio, con un 10% de descuento.

Además de las actividades incluidas en el programa del curso, en las vacaciones de Navidad se celebrarán en el museo espectáculos infantiles. En Semana Santa, por otra parte, tendremos una programación especial que incluirá exhibiciones y talleres de artesanía.

  • Artearen garrantzia/ Gran presencia del arte 

Pinturak, eskulturak eta arteak, oro har, garrantzia berezia dute, eta ikastea jarduera ludiko bihurtuko da esperimentazioko proposamen hauen bitartez. Artera hurbiltzeko modu ezberdinak landuko dira eta hainbat teknikarekin esperimentatzeko aukera izango dugu; museoko pinakoteka gure laborategi nagusia izango da eta obrak, aldiz, aurkikuntzarako tresna.

Azpimagarria, alde batetik, teknologia berriekin esperimentatzeko aukera, hiper-handia den erresoluzioa erabilita sortu dugun Second Canvas-San Telmo Museoa aplikazioaren bitartez. Iaz jarri genuen aplikazio honekin egindako lehen aukeraketaren emaitza eskura, arte bilduma historikoko hainbat obrekin, eta aurten bigarren fasea burutu dugu, euskal arte bildumako lan aukeraketa batekin.

Bestetik sormen prozesuan bertatik bertara parte hartzeko aukera ere izango da. Sortzaileen tailerretan Joseba Bontigui eta Cova Orgaz artistak izango ditugu. Literatura eta poesia munduari dagokionez Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga eta Izaskun Mujika arituko dira, eta arkitektura eta diseinua Mausahaus-ekin landuko ditugu.

Pintura, escultura y arte, en general, tendrán una presencia destacada, y el aprendizaje se conviertirá en una experiencia lúdica en estos talleres. Trabajaremos diferentes modos de ver el arte y experimentaremos con las diferentes técnicas en talleres en los que haremos de la pinacoteca nuestro principal laboratorio y de sus obras herramientas de descubrimiento.

Especialmente destacable, por una parte, la posibilidad de experimentar con las nuevas tecnolgías mediante la aplicación Second Canvas-San Telmo Museoa. El años pasado se puso en marcha la app con la incorporación de una selección de la colección histórica de arte del museo, y este año se ha ampliado el contenido con una selección de obras de la colección de arte vasco, a la que ya se puede acceder mediante esta herramienta.

Por otra parte, algunos talleres ofrecerán la posibilidad de sumergirse de lleno en el proceso creativo.  En  los  talleres  de  arte  contaremos  con  Joseba  Bontigui  y  Cova  Orgaz;  Juan  Kruz Igerabide, Pello Añorga e Izaskun Mujika nos acercarán al mundo de la literatura y la poesía; y trabajaremos el diseño y la arquitectura con Maushaus.

  • Museoan zehar begirada berriarekin/Recorrer el museo con una nueva mirada

Tradizioaren eta ondarearen balioa eta transmisioa museoaren zeharkako lan-ildoa da. Proposatutako jarduerekin, San Telmo Museoa beste ikuspegi batetik begiratzen ikasiko dugu, jolasen, sormenaren eta senaren bitartez museoa deskubrituta. Horretarako, museoan ezkutatuta dauden ipuinak deskubritzeko bisitak, familiek bere kabuz museoaz goza dezaten prestatutako jarduera txokoak, eta museoko ibilbidean zehar dauden istorio eta pertsonaia harrigarriak baliatuko ditugu.

La tradición, la puesta en valor del patrimonio y la transmisión conforman una de las líneas transversales de la programación. Las actividades propuestas fomentan nuevas miradas hacia el Museo San Telmo que puedan ayudar a descubrir y disfrutar del museo y sus colecciones a través del juego, la creatividad y la intuición. Para ello, contaremos con visitas para descubrir los cuentos que se esconden en el museo, con los rincones de actividad que las familias podrán utilizar por su cuenta y con los personajes e historias que encontramos en el recorrido.

  • Adin tarte ezberdinentzako proposamenak/ Propuestas para diferentes edades 

1, 2, 3 eta 4 urteko haurrek museoarekin eta artearekin esperimenta dezaten sortutako MARA- MARA programa guztiz egonkortua dago, bai eta haur txikiei zuzendutako ikuskizunak ere. Aurten, adin tarte ezberdinentzako eskaintza osatu dugu, tarte bakoitzean haurrek dituzten beharrei egokituta.

Está ya consolidado el programa MARA-MARA, dirigido a niños y niñas de 1, 2, 3 y 4 años, así como los espectáculos infantiles. Este curso hemos preparado una oferta que se dirige a distintos grupos de edad, creada específicamente para satisfacer sus diferentes necesidades.

  •  Aldi bateko erakusketak/ Exposiciones temporales

Museoaren aldi baterako erakusketen programazioak ere badu isla haur eta familien jarduera eskaintzan, eta horrela historiaurreko animalien inguruko tailerrak, artistikoak eta euskararen ingurukoak zuzenean lotzen dira unean uneko erakusketekin, hala nola diseinuari lotutakoak eta argazkilaritza jorratzen dutenak.

Las exposiciones temporales también tienen su reflejo en las actividades propuestas a las familias. Así, tendremos talleres sobre animales prehistóricos, talleres artísticos o talleres en los que jugaremos con el euskera, así como propuestas que nos acercarán al diseño y la fotografía.

 

logotipo

www.santelmomuseoa.eus

Zuloaga plaza, 1 – 20003

Donostia / San Sebastián

Tel.(0034) 943 481 580

E. santelmo@donostia.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *