El Taller de Música del Orfeón Donostiarra afronta un nuevo curso

ORFOIAREN MUSIKA-LANTEGIAK IKASTURTE BERRI BATI EKINGO DIO

Orfeoiaren Antxon Ayestarán musika-lantegiak kemen handiz eta xede berri batekin ekingo dio ikasturte berriari: ikasleek musikaren superbotereak ezagut ditzatela, «soinuak jolasekin, abestiekin eta dantzekin nahastuta».

Aurtengo lantegiak bi jardunaldi irekirekin emango dio amaiera ikasturteari. Jardunaldi horietan, nahi duen orok aukera izango du Orfeoiaren egoitzara etortzeko eta gure metodologia ezagutzeko, baita ikasleek ikasturtean Orfeoian zer ikasten duten gertutik ezagutzeko ere. Jardunaldi horiek irailaren 10ean eta 11an izango dira, 17:30etik 19:00etara. Etorriko diren bisitariak ikasgela batetik bestera igaroko dira, eta aukera izango dute ikusteko nola ikas daitekeen, era ludikoan, musikaz gozatzen. Ekimen horren bitartez, era praktikoan eman nahi da ikasturtean egiten den jardueraren berri, normalean, umeak ez baitira gauza etxean azaltzeko.

Matrikulak egin ahalko dira, bulego-ordutegian Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea 6).

Lantegia 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta asmoa da, ikasleak hainbeste aspertzen dituen solfeoa ikasi ordez, era praktikoan ematea ezagutzera hotsen mundua. Musika era ludikoan ikasten duen haur batek, seguruenik, musika aintzat hartzeko sentsibilitate berezia izango du hazten denean.

Helburu horretarako erabiltzen den tresnak oso emaitza onak ematen ditu. «Instrumentarium Baschet» da, Baschet anaia frantsesek haurren hezkuntzarako sortu zituzten 14 soinu-egitura.

Gaur egun, mundu osoan dira ezagunak Baschet anaiak, bai arlo artistiko garaikidean, sonoritate berriekin loturiko ekarpenengatik, bai arlo zientifikoan, egin duten ikerketa-lan aitzindariagatik.
Horrez gain, beren lanean sartzen dira diseinu eskultorikoa, mundu osoko hirietako arkitektura publikoan egindako ekintzak, haurrentzako musika-didaktika berria eta desgaitasunen bat duten pertsonei eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonei zuzendutako ekintza soziala. Baschet anaien teoria instrumentalek eta eskulturen eta instrumentuen arteko harremanak musikari garaikide asko inspiratu dituzte.

Lantegiko beste jarduera bat birziklapen-materialak erabiliz (plastikozko ontziak, metala, kartoia, banbua, etab.) soinua atera dezaketen tresnak egitean datza; irakasleek OSE (soinu-objektu ezezagunak) izena jarri diete objektu horiei.

Lau ikasturteren ondoren, haur horietako batzuk, lantegian ikasi dutenarekin pozik, Orfeoiko abeslari txikien taldean sartzen dira; 12 urterekin, Orfeoi Txikian sartzen dira; hortik, 14 urterekin, Orfeoi Gaztera igarotzen dira; eta 18 urterekin, Orfeoiaren parte izaten dira. Trantsizio naturala da, etxeko estiloaz bustitzeko era bat.

El Taller de Música Antxon Ayestarán del Orfeón afronta el próximo curso con nuevas energías y un nuevo lema: que los alumnos descubran los superporderes de la música, “enredando los sonidos en juegos, canciones y bailes”.

El Taller iniciará este curso con dos jornadas de puertas abiertas para quienes quieran acercarse a la sede del Orfeón a conocer la metodología utilizada y comprobar de cerca lo que aprenden los alumnos durante el curso en el Orfeón. Estas jornadas serán los días 10 y 11 de septiembre, de 17:30 a 19:00 horas. El público asistente irá rotando por las aulas para ver cómo se puede aprender de forma lúdica a disfrutar de la música. Con esta iniciativa se pretende informar de manera práctica, la actividad docente que se desarrolla durante un curso escolar y que generalmente los niños no saben explicar en casa.

Las matrículas se podrán formalizar en la sede del Orfeón, calle San Juan nº 6 en horario de oficina.

Enfocado a niños y niñas de entre 4 y 8 años, el Taller pretende abrir horizontes hacia el mundo de los sonidos de una forma práctica, sin el temido aprendizaje del solfeo que tanto aburre a los alumnos. Si el aprendizaje musical se percibe como algo lúdico, probablemente ese niño o niña cuando crezca tendrá una sensibilidad especial para apreciar la música.

La herramienta que se emplea para este fin con unos resultados muy positivos se denomina “instrumentarium Baschet”: 14 estructuras sonoras creadas por los hermanos franceses Baschet para la educación de los más pequeños.

Hoy en día los Baschet son reconocidos mundialmente tanto en el ámbito artístico contemporáneo, por su aportación de nuevas sonoridades, como en el ámbito científico, por la investigación pionera que representa. La herencia de su trabajo incluye también el diseño escultórico, las intervenciones en la arquitectura pública de ciudades de todo el mundo, una nueva didáctica musical infantil y una acción social dirigida tanto a personas con discapacidad como a personas en riesgo de exclusión. Las teorías instrumentales de Baschet y la conexión entre escultura e instrumento han inspirado a muchos músicos contemporáneos.

Otra actividad del Taller es la construcción de lo que las profesoras denominan OSNIS (Objetos sonoros no identificados) a partir de materiales de reciclaje (envases de plástico, metal, cartón, bambú, etc.) hasta convertirlos en artilugios que puedan sonar.

Después de cuatro cursos, algunos de estos niños, entusiasmados por lo que han aprendido en el Taller, entran a formar parte de los Pequeños Cantores del Orfeón, con 12 años pasan al Orfeoi Txiki, a los 14 dan el salto al Coro Juvenil y a los 18 forman parte del Orfeón. Es una transición natural y una manera de impregnarse con el estilo de la casa.

 


www.orfeondonostiarra.org

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *