Vuelve Parketarrak

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, martxan da hiriko 14 auzotan

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Parketarrak“ izeneko egitasmoa martxan jarri du Donostiako hamalau auzotan. Lehen saioak astelehenean, irailaren 23an, izango dira, Altzan, Morlansen eta Grosen. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat.  Udazken honetako saioak irailaren 23an hasi eta urriaren 31 bitartean egingo dira eta Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dira. Egitasmo hau doan eskainiko da.

Eskaintza Gros eta Antiguara zabaldu da aurten

Aurten, lehen aldiz, Antiguan eta Grosen eskaini da Parketarrak egitasmoa eta auzo horietako guraso eta haurrek  gustura hartu dute ekimena. Oro har, harrera ona izan du egitasmoak. Maiatza eta ekainean 133 saio antolatu ziren Donostiako hamalau auzotan. Zabu-Zibu programan 175 bat haurrek eta 100 gurasok parte hartu zuten. Txirrintxon programan berriz, 150 haurrek.

Udazken honetan ere, Grosen eta Antiguan ez ezik, beste 12 auzotako parke eta jolaslekuetan eskainiko da Parketarrak: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Morlans (bukaerako taulan azaltzen dira udazkeneko txandako egunak eta lekuak).

Zure auzoan noiz tokatzen den jakin nahi baduzu begiratu ondoko estekan.

El programa para jugar en euskara en el parque, Parketarrak, se ofrecerá en 14 barrios de la ciudad

El Servicio de Euskara del Ayuntamiento de Donostia/ San Sebastián, en colaboración con las Comisiones de euskera de los barrios, pondrá en marcha el programa de ocio infantil “Parketarrak” en catorce barrios de la ciudad. La primeras sesiones se realizarán hoy lúnes, 23 de septiembre en Altza, Morlans y Gros, con el objetivo de incrementar el uso del euskera de las niñas y niños del barrio mientras están jugando en  la calle o en el parque. Este proyecto ejecutado por Urtxintxa Eskola está dividido en dos programas: Zabu-zibu, para niños de 3 a 5 años, y Txirrintxon, para niños de 6 a 9. De esta forma, se organizarán juegos y actividades a lo largo del mes de mayo hasta mediados de junio.  Estas actividades serán gratuitas.

 Parketarrak ha llegado al Antiguo y Gros

En primavera, por primera vez, se organizó con gran éxito el programa Parketarrak en Gros y en el Antiguo, Este otoño, además de en estos dos barrios, Parketarrak se ofrecerá en otros 12 zonas de la ciurdad:  Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Riberas de Loiola, Amara, Amara Berri, Añorga, Parte Vieja, Egia, Aiete y Morlans (en el cuadro final se pueden consultar los días y lugaresen los que se realizará). En mayo-junio se organizarón 133 sesiones: en el programa zabu-zibu participaron unos 175 niños y niñas así como 100 madres y padres, y en el programa Txirrintxon 150 niñas y niños.

En la mayoría de estos  barrios se han creado comisiones de euskera cuya labor consiste en fomentar el euskera siguiendo las pautas señaladas en un plan que han realizado con anterioridad. Uno de los objetivos principales en los planes realizados por estas comisiones es utilizar el euskera durante el ocio y  tanto  las comisiones como el Servicio de Euskera han constatado que el programa Parketarrak es válido para lograr dicho objetivo.

Si quieres saber cuando toca en tu barrio consulta en este enlace.

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *