Pirata izan nahi duzu egun batez?

¿Quieres convertirte en pirata por un día?

MATER MUSEOA / MUSEO MATER

Itsasoa da Mater Museoaren muga bakarra. Euskal atunontzia da, ur gaineko museo bilakatu dena; aukera paregabea da Kantauriko arrantza-tradizioan eta arrantzaleen lanean murgiltzeko. Mater ontzian, bisitariek arrantzan irtetean izaten diren sentsazioak biziko dituzte, itsasoaren usain gazia arnastuko dute eta olatuen indarra sentituko dute.

La mar es la única frontera del Museo Mater. Es una bonitera vasca reconvertida en museo flotante, una oportunidad para sumergirse en la tradición de la pesca del cantábrico y en el trabajo de los arrantzales. A bordo del Mater los visitantes podrán experimentar las sensaciones de salir a faenar, respirar el aroma salado del mar y sentir la fuerza de las olas.

Tel. 943 49 08 31 – www.matermuseoa.com

GEOPARKEAREN IBILBIDEA / RUTA POR EL GEOPARQUE

Geoparkea osatzen duten itsasertzeko 13 kilometroak ibiliz gero, gure herrialdeko historiaren 60 milioi urte ezagutu ahal izango dituzu, dinosauroen suntsipenaren eta desagerpenaren eta uraren erosioaren indarraren erakusgarri. Labarren, hondartza helezinen eta itsas herrien bista zoragarriak, Zumaia, Deba edo Mutriku tartean direla.

Los 13 kilómetros de litoral que componen el Geoparque te permitirán descubrir 60 millones de años de historia de nuestra tierra, la prueba de la catástrofe y extinción de los dinosaurios, o la fuerza de la erosión del agua. Vistas espectaculares de los acantilados, de playas inaccesibles y localidades marineras como Zumaia, Deba o Mutriku.

Tel. 943 14 33 96  – www.geoparkea.com

ALBAOLA

Albaola Itsas Kultur Faktoria Pasai San Pedron dago, Donostiatik kilometro gutxira. Bertako jarduera, gehienbat, itsasontzi historikoak berreraikitzera, berreskuratzera eta horiei balioa ematera bideratuta dago, eta, horretarako, artisau itsas teknologia erabiltzen da. Albaola San Juan baleontziaren erreplika bat eraikitzen ari da; Pasaian 1563an eraiki zen XVI. mendeko lehen kargaontzi transozeanikoa izan zen hura.

Ubicada en Pasajes San Pedro, a escasos kilómetros de San Sebastián, Albaola, la Factoría Marítima Vasca, centra la mayoría de su actividad en la reconstrucción, recuperación y puesta en valor de embarcaciones históricas, utilizando la tecnología marítima artesanal. Albaola está construyendo una réplica del ballenero San Juan, el primer modelo carguero transoceánico del siglo XVI construido en 1563 en Pasaia.

Tel. 943 39 24 26 – www.albaola.com

ONTZI TXIKI POLIT BAT / AL PASAR LA BARCA

Ez du preziorik. Ontzi txiki batera igotzea eta badia zoragarri bat zeharkatzea Pasai Donibanera iritsi arte. Kale bakarreko herria, txikia bezain polita. Leku berezi-berezia, Victor Hugo nobelagileak, hara iritsi bezain laster, bizilekutzat hartu zuena. Itsaszerbi-ren ontzia hartuz ere gozatu ahal izango duzu sorpresaz betetako bazter zoragarri hau.

No tiene precio. Subirte a una pequeña barca y cruzar una preciosa Bahía hasta llegar a Pasai Donibane (Pasajes San Juan). Un pueblo de una sola calle, tan pequeña como bonita. Un lugar tan singular que cuando el novelista Victor Hugo cayó sobre él, se quedó a vivir. Un rincón lleno de sorpresas que podrás descubrir desde las barcas de Itsaszerbi.

Tel. 630 448 813 – www. turismopasaia.com

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *